|
A ze oroitzapenak 19 bat urte ondoren! Lehenengo gauza Pitxorrongara igo eta bertan bizi den herriko zaindariarekin, Ferminarekin hitz egitea izan zen.85 urte dagoeneko eta hori sasoia hori! ezkinen esku hutsez atera ez,berak jasotako kamamila eta te sortak ekarri ditugu etxera,gure amek urtetan egin izan zuten moduan. Gure oroimenean zegoen koloniako etxe hura ere bihotzean gordetzen jarraitu beharko dugu,dagoeneko ez bait dago eta nahiz eta aldez aurretik hori jakin,pena izugarria eta isilunea azaldu ziren.Ordezko bat dauka eta ez da nolanahiko etxea ez,ikusgarria benetan!Pena hori frontoi aldera gerturatu ginenean pasa zitzaigun,hura bai zegoen guk oroitzen genuen bezala,palak eramatea ahaztu ordea! Tabernako jabearekin,Ascensionekin, hitz egin genuen,baita bere alaba Blankarekin ere.Azken finean bertako jendea da Bidangotzek uzten dituen sentimentuen testigu. Balsataz gogoratzen? bai ezta?ikusten ez genituen zenbat arrisku... ba hutsik zegoen eta ez oso egoera onean gainera,antza denez orain presara joaten dira uretan murgiltzera eta bertaratu ginenean konturatu ginen zergatiaz.Leku eroso batean bihurtu dute,una potxolada. Herri guztia goitik behera miatu genuen,etxe berriak egin dituzte,bertakoek gehienbat eta hori berri on bat da zeren nahiz eta neguan inor gutxi bertan bizi,udaran bizi handia duen herritxo polit batean bihurtzen da. Beraz,ezagutzen duzuenak,bueltatzeko eta ezagutzen ez dezutenak hurbiltzeko gomendatzen dizuegu,poztuko zaretelako!besterik gabe agur bat danoi eta Bidangotzeko herritarrei bereziki.Ea festetan (abuztuaren 28 aldera)joaterik dugun
Host: 85.86.82.241
|
|